Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Moto Club Pistonesek scooter eta supermotard kategorietan antolatzen duen lasterketa honetan, toki desberdinetako motoziklistek parte hartu zuten, Zaragoza, Soria, Santander...Pilotu asko bildu ziren Landabenen. Goizetik hasita, mini motoko lasterketa desberdinak ikusteko aukera izan ziren. Baina lasterketa nagusia arratsaldean izan zen eta scooter eta supermotarden eskutik etorri zen. Kategoria hauetan parte hartze kopurua oso handia zelako zenbait kanporaketa egin behar izan zuten antolatzaileek. Aipatzekoa supermotard mailan, Kawasaki Puro Racing taldeko Juan Mari Olias sakandarrak parrillan hirugarren postua lortu zuela eta lehenengo kanporaketan erorketa bat jasan eta gero bigarren tokia. Bigarren kanporaketan Puro Racing taldekoak bigarren ailegatu zen helmugara eta sailkapen nagusiko hirugarren postua eskuratu zuen podiumeko hirugarren tokia berarendako erreserbatuz.