Udalak urbanizazioko lanak eman ditu

Guaixe 2008ko apirilaren 14a

Construcciones Valeriano Santesteban S.L. izanen da inguru hura urbanizatuko duena eta lanaren truke 328.000 euro inguru jasoko ditu. Lanak 5 hilabete iraungo dute eta udazkenerako despedituta egon litezke. Urbanizazio horretan 9 etxebizitza egitea aurreikusita dago.Bestalde, Irañetako Udalak hirigintza plan berriaren erredakzio lana eman dio Araiaz-Huarte.Ros/Frances Arquitectos-i. Irañetako hirigintza araudi berria egitearen truke 33.800 euro jasoko ditu arkitekto taldeak. Araudia indarrean izan arte luze joko du, hainbat tramite bete behar ditu agiriak.