Auzolana araututa

Guaixe 2008ko maiatzaren 6a

Auzolan ordenantzan jasotzen denez, herritarren lana urtean bi egunetan eginen da, gehienez, eta egunak ez dira izanen elkarren segidakoak. Normalean Irañetan auzolanak jaiegun ez diren larunbatetan izanen dira, 8:00etatik 14:00etara, justifikatuta legokeen kasu bereziren batean izan ezik. Irañetako erroldan daudenek egin beharko dute auzolana. Baina badira salbuespenak: 18 urtez azpikoak; 55 urtez gorakoak salbu; urritu fisiko, psikiko eta zentzumenezkoak; presondegietan giltzapetuak daudenak eta, udalbatzaren ustez onura publiko edo interes sozialeko jarduerak egiten dituzten pertsonak.Auzolana egin beharra duten irintarrek urtean diru kopuru bat ordainduz libratu daitezke egitekoaz. Kopurua udalak zehaztuko du. Aurten auzolan egun bakoitzeko 50 euro ordaindu beharko dituzte herri lanetan parte hartzen ez duten irintarrek.