Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Erromesaldia etzi hasiko dute herri sarreran dagoen San Gregorio ermitan. Hilaren 20an San Migelberri ermita bisitatuko dute irintarrek eta garileko azken igandean Andia magalean dagoen San Pedro ermitara joanen dira. Ohi dutenez, egun horretako elizkizuna bukatu eta gero bildutako guztiendako otamena izanen da. Herriko ermitetara erromesaldia egin ondoren, agorrileko aurreneko igandean irintarrak Aralarko santutegira joanen dira. Han meza entzun ondoren bazkaltzera geldituko dira.