Bi bigarren sarirekin bueltatu da Velasco Burlatatik

Guaixe 2008ko irailaren 8a

Europako epaileez osatutako epaimahaiarendako maila absolutoan lehiaketara aurkeztutako txakur onena Segoviako Jose Carlos Carraresen siberiar-huski txakurra izan zen. Alberto Velasco irintarraren lakelan terrier txakurrak, Chelines La Sakanesak, bigarren saria eskuratu zuen. Alberto Velascoren ile gogorreko fox terrier batek kume onenaren 2. saria eskuratu zuen ere. Irañetako txakur hazleak esan digunez, "pozik" dago sariekin, "txakur asko" zeudelako. Bere hazle lanak Europan ere izan du saririk. Estokolmon, 23.000 txakurren artean, aurreneko bi postu lortu zituen fox terrier eta lakelan terrier arrazetan. Horretaz gain, miniaturako schnauzer arrazan 2. postua lortu zuen. Posdameko erakusketan ere antzeko emaitzak lortu zituen eta Madrildik ere sariekin bueltatu izan da irintarra. ZaletasunaAlberto Velascok jakinarazi digunez "(estatuan) txapeldun gehien sortu dituen haztegia da gurea". Bere asmoa txapeldunak egiten jarraitzea da, eta mundu mailan onenetakoa izaten jarraitzea da. Horren adierazle litzateke haztegira euren txakurrak estaltzera Europa guztitik etorritako jabeak. Zaletasuna ogibide bihurtu du eta "pozik" bizi da Alberto. Argi du ez dela aberastuko bereak "arraza komertzialak ez direlako". Txakur gehiegi biltzen dituenean batzuk saldu eta horrekin aukera du bere zaletasunarekin aurea jarraitzeko. Albertok dioenez "denbora asko eskatzen duen zaletasuna da".