Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irañetako Euskara Kultur Taldeak Euskararen Asteburua prestatu du larunbata eta iganderako. Horrela, larunbat goizean mendira txangoa eginen dute, Irañetako fazeria ezagutzeko asmoz. Adin guztiendako txangoa izango da, eta bertan parte hartzen dutenek herriko mugak ikusteko aukera izanen dute. Larunbat gauean afari herrikoia antolatu dute Irañetako elkartean. Kafe eta kopa garaian Fermin Valencia kantariak giroa berotuko du, eta haren kantu ezagunenak entzun eta kantatzeko aukera izanen da. GehiagoIgandean izanen dute segida ekitaldiek. Datorren urtean Nafarroa Oinez Sakanan antolatuko denez, bisita eta ekitaldi sorpresa eskainiko dute antolatzaileek ordu biak aldera. Agian Argiñe izanen da Irañetara hurbilduko dena? Nork daki! Ondoren bazkari herrikoia izanen da, eta eguna bukatzeko, 18:00ak aldera Malaspulgas taldeak Tormesko Lazaro txikia antzezlana eskainiko du. Afarira eta bazkarira joateko izena eman behar da aurretik, eta horretarako Irañetako Euskara Kultur Taldeko kideren batekin jarri behar da harremanetan. Aipatu taldeko kideek antolatutakoetan parte hartzeko deialdia egin diete irintar guztiei.