Euskararen asteburu ederra

Guaixe 2008ko azaroaren 18a

Euskara Kultur Taldeak antolatuta euskararen asteburua ospatu da Irañetan. Larunbat goizean egindako mendi martxarekin abiatu ziren ekitaldiak. 15 bat pertsonak fazeria ezagutzeko aukera izan zuten eta, bide batez, zizak hartzekoa ere. Mahai inguruan bildu ziren afaltzera 55 irintar eta ondoren Fermin Valenciaren kontzertuarekin gozatzeko aukera izan zuten. Igandean txikienek Nafarroa Oinezeko maskota Argiñeren bisita hartu zuten. Mahaiaren bueltan bazkaltzera 60 pertsona bildu ziren. Malaspulgas antzerki taldearen emanaldi eder batekin despeditu zen euskararen asteburu irintarra. Esan beharra dago antolatzaileek txerriki menua prestatu zutela, bai afaltzeko baita bazkaltzeko ere. Txerri bat erosi eta harekin osatu zuten asteburuko jatorduetako menuak. Gainera, bi urdaiazpiko freskoak zozketatu egin zituzten.