Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Horretarako Espainiako Gobernuak Enplegurako Toki Inbertsioaren Estatu Funtsa erabiliko du Irañetako Udalak. 27.610 euro jasoko ditu Irañetako Udalak funts horretatik eta guztia herri sarreran dagoen udal eraikin bat egokitzera bideratuko du. Orain arte biltegi bezala erabili izan dena irintarren bilgune izanen da etorkizunean. Herrian dauden taldeek erabiltzeko aukera izanen dute, baita udalak ere zenbait gauza aurrera eramateko. Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren Iturraskarri egitasmoaren bidez eraikineko teilatua berritu egin da eta baita paretak egokitu ere. Orain eraikinaren barruko alde guztia txukun jarriko da (komuna egin, zorua paratu eta beste) irintarrek dituzten premiak ase ditzan.