Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irintarrak aspaldi kexu ziren autobia eta trenbide gaineko zubiak estuak zirela eta oinezkoendako arriskutsuak, ez baitute espaloirik, ibilgailuendako tokia besterik ez. Hori dela eta, oinezkoendako pasabidea egiteko eskaera luzatu zien Irañetako Udalak Nafarroako Gobernuari eta trenaren azpiegiturez arduratzen den ADIF enpresari. Asko itxaron ondoren, asteartean, 11:00etan, Irañetako udaletxean lan hori aurrera eramateko egin beharreko desjabetzeen aktak sinatuko dira. Pasabidea egiteko lanek 14 lur-sail ukituko dituzte, horien erdiak udalaren jabetza dira, 3 ADIFenak eta 2 Nafarroako Gobernuarenak. Beste biak partikularrenak dira.