Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irañetako Udalak hainbat eskaera egin ditu Nafarroako Gobernuaren tokiko azpiegiturak garatzeko lau urteko planeko diru-laguntzak jasotzeko. Irañetako Udalak egin nahiko lukeen lanik nabarmenena egun utzita dagoen udaletxeko hiru solairuetatik bi berritzea litzateke. Udalaren asmoa litzateke kontsultategia dagoen eraikinean uztea. Horrekin batera, udalak laguntza eskatu du herriaren zati baten kableak lurperatzeko. Bestalde, herritik txerrien granjara daraman bidean zati bat dago asfaltatu gabe eta hori ere egin nahiko luke udalak, laguntza jasoz gero. Deialdi berean beste bi eskaera ere egin ditu Irañetako Udalak. Batetik, eliz ondoan dagoen harresi batean bailak jartzeko eta, bestetik, herri sarreran ibilgailuen abiadura murrizteko neurriak jartzeko. Pilotaleku inguruan jarriko lirateke, udalaren asmoa haurren jolas parkearen paretik autoak mantsoago pasatzea baita.