Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Apirilaren 11n, larunbatarekin, II. Cross-Country-a hartuko du Irañetak, Ziki-Team motoklubeko kideek antolatuta. Nafarroako txapelketarako baliagarria da aipatu proba, eta lasterketa 14:30ean hasiko da. Cross-country modalitate bat da, enduro eta motocrossaren arteko nahasketa bat. Zirkuitu itxi batean egiten da baina ibilbidea motocrossarena baino luzeagoa da. Iraupen proba, finean.Sakanan aipatu kirola praktikatzen duten makina bat pilotu daude, Irañetako proban lehiatuko direnak, eta zaletu asko dauka kirol honek, horren isla Ziki-Team taldea. Sakanako aipatu taldeak beste cross-country lasterketa bat antolatuko du Uharte Arakilen, urriaren 11n. Lasterketa hau Nafarroako txapelketarako gain Zona Norte txapelketarako - Euskal Herriko, Errioxako eta Kantabriako pilotuek hartzen dute parte - baliagarria izango da.