Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko urteetan bezala, aurten ere, bretoi talde bat Irañetan da. Aurten bost dira herrian dauden bretoiak baina aurreko urteetan 40 ere izan dira. 1978az geroztik urtero etorri dira bisitan bretoiak. Nekazaritza eskola bateko irakasleak eta ikasleak izan ziren Galiziako bidean Irañetan gelditzen hasi zirenak. Izan ere, Bretainatik datozen eskualdean nekazaritza biologiko ez intentsiboa asko lantzen da. Esperientziak trukatzeko bidaiak egiten dituzte. Aurten irakaslearekin batera ikasleak eta elkarte bateko kideak etorri dira. Irañeta inguruko bazterrak ezagutzeaz gain, besteak beste, Lakabeko esperientzia ezagutzeko aukera izan dute. Bestalde, urteroko moduan Bidaurreta eta Irañeta lotu zituen mendi ibilaldia igandean egin zen. Etxauri ibarreko herritik abiatu ziren 50 mendizale eta guztiek egin zuten Irañetara arteko bidea.