Elkarteak estreinakoz bere eguna ospatuko du

Guaixe 2009ko apirilaren 30a

Larunbatean ospatuko da Txapel Azpi elkartearen aurreneko eguna. Elkarteko kideen buruan bueltaka zegoen ideia azkenik gauzatu eginen da. Elkartea zaharberritu ondoren, 2005eko uztailaren biaz geroztik ideia horrekin zebiltzan eta Txapel Azpikoak. Baina gauza bat zela bestea zela atzeratu egin da, aurten zuzendaritzan sartu den taldea animatu den arte. Elkarteak ituen 120 bazkideak ez dira bilduko baina haietako asko egun ederra pasatzeko aukera polita izanen dute. PlanaPrestatutako egitaraua 14:30ean hasten da. Elkartean bazkaltzera bilduko dira 55 bat bazkide eta lagun. Bazkaldu ondoren, festa egunetatik ederki asko ezagutzen duten Bixente akordeoilariak musika sortzen hasiko da, bildutakoei kantu eta dantzarako aukera emanez. Ondoren, bildutakoek gogorik izanez gero, mus eta partxis txapelketak jokatuko dituzte bildutakoek. 19:30erako otamena iragarria dute eta, jendea animatuz gero, gauean elkartean parrandarako aukerarik ez da faltako.