Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Apirilaren 11n II. Cross-Countrya jokatu zen Irañetan, Nafarroako Cross-Countryko Txapelketarako baliagarria eta Ziki-Team motoklubeko kideek antolatuta. Cross-country motoziklismo modalitate bat da, enduro eta motocrossaren arteko nahasketa bat. Zirkuitu itxi batean egiten da baina ibilbidea motocrossarena baino luzeagoa da. Iraupen proba, finean.125 c.c. eta 250 c.c. arteko mailan Unai Mugika izan zen lehena, 25 puntu eskuratuz. Marcos Beraza laugarrenak 13 puntu bildu zituen. 125 c.c. baino gehiagoko kategorian Atzol Arbek eskuratu zituen puntu gehien, 25. Hirugarrena Joseba Ulaiar izan zen, 16 punturekin, eta laugarrena Iosu Oiarzabal, 13 punturekin. 250 c.c. baino gehiagoko mailan Josu Baraibar izan zen lehena (25 puntu), Julen Huarte bigarrena (20 puntu), David Beraza hirugarrena (11 puntu), Daniel Bujanda seigarrena (10 puntu) eta Joseba Ollo 11.a (5 puntu). 35 urte baina gehiagoko beteranoetan Alberto Lopez nagusitu zen (25 puntu).