Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irintarrak autobia eta trenbide gainetik oinez inolako arriskurik gabe pasatzeko gero eta gutxiago falta da. Egungo zubiak autoendako tokia besterik ez du, ez espaloirik ez ezer. Oinezkoendako pasabideko lanak, dagoeneko, oso aurreratuak daude. Construcciones Iruña enpresa ari da han lanean, azaro hasieratik. Herritik aterata, egungo zubiaren eskuin aldean eraiki da oinezkoendako pasabidea. Aldapa luze bat da, gurpildun aulkiek gehiegizko abiadura ez hartzeko gora-beherak dituena. Zubiaren beste muturrean, irintarrak aurrera egin edo jatetxera jaisteko aukera izanen dute.1,5 metroPasabideak zabalera hori du.