Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Abeltzaintzako azpiegiturak hobetzeko hainbat lan egin ziren iaz Irañetan eta Uharte Arakilen. Bi herriak lotzen dituen bigarren mailako errepidea eta Irañeta lotzen dituen Epeloako pista da konpondu dutenetako bat. Futbol zelai ondotik pasatzen den bidea, 230 metroak, porlanezko da orain da. Bestalde, bi herriak hegoaldetik lotzen dituen Tortoako pistan ere konponketak egin dira: ertzetako sasiak 223 metroko tartean garbitzea eta 770 metrotan hormigoi armatuzko zoladura jarri da. Landa Garapen eta Ingurumen Departamentutik jasotako laguntzarekin bi udalek ere ur hornikuntzako lanak eginen dituzte aurten. Irañetako Orakongo iturburutik Telleriako (Irañeta) eta Larrañagako (Uharte Arakil) larreetaraino ura eramateko 2.250 metroko ur hodia jarriko da, baita bi aska ere. Horrekin batera, 900 metroko ur hodia jarriko da Irañetako har-gune nagusitik Aiztar baserriraino eta Balentineneko bordaraino. Gainera, Uharteko Etxaben ur hargune bat jarri zen eta 25 x 25 x 3 metroko baltsa egin zen. Azkenik, Uharten bertan, Pamplonagañen, tratamendu-eskorta jarri da eta santutegirako pista 40 metroko tartean egokitu zen.