Udalak aurrekontua onartu du

Guaixe 2010eko urtarrilaren 26a

Irañetako Udalak iazko azken bilkuran aurtengo aurrekontuak onartu zituen. Guztira 375.000 euroko aurrekontua izanen du udal irintarrak. Inbertsioen atalean 20.000 euro abeltzaintza azpiegituretara bideratuta daude; beste 35.000 euro, berriz, hirigintza plana ontzera. Udalaren asmoa plana aurten osatzea litzateke gero Iruñera bidaltzeko. Irañetako Udalak Nafarroako Gobernuan Tokiko Inbertsioen Planera udaletxea zena berritzeko egitasmoa aurkeztu zuen. Toki Administrazio Departamentuak Irañetaren eskaera erreserban utzi zuen, laguntza jasoz gero egiteko gelditu ziren egitasmoen artean. Udalak departamentuarekin harremanetan da udal eraikina berritzeko laguntza eske. Gobernuak lanak lagunduko balitu, udalak aurrekontu moldaketa eginen luke eta 400.000 euroko diru-poltsa sortuko luke lan hori egiteko.