Auto istripua autobian

Guaixe 2010eko urtarrilaren 29a

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, bart auto istripua izan da Sakanako Autobian (A-10), Irañeta parean. Ibilgailua bidetik atera da eta ez da zauriturik izan. Ezbeharra argitzeaz arduratu da Foruzaingoa. Bestalde, elurra bota dezakeelako Herri lan Departamentuak elurra kentzeko makinak jakinaren gainean jarri ditu. Irurtzungo zentrotik lau makina prest daude zer gerta ere. Haien egitekoa Leitzarango (A-15) eta Iparraldeko (A-1) Autobiak, Lizarragako portua eta Goñibarreko errepideak garbi mantentzea izanen da.