Irintarrak biharkoan ospakizuna izanen dute. Oraingoan aitzakia bargan dagoen bordaren zaharberritzea izanen da. Basoko etxea borda iaz berritu zuen Irañetako Udalak. Cristina Irigarai Beraza alkateak jakinarazi digunez, udalaren asmoa da etorkizunean bordaren erabilera turismora bideratzea. Horretarako udalak naturaren behatoki gisa prestatu nahi luke eraikina, "ikastetxeei eta halakoei begira". Eta egia esan zer ikusirik bada inguruan. Nafarroako Gobernuak iaz natur monumentu izendatutako bost haritzak Basoko Etxea bordaren ondoan daude. Horrekin batera, udalak ibilbideak egiteko asmoa du eta, horretarako, dagoeneko diru-laguntza eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Bitartean, bihar eguerdian mustutze ekitaldia eginen dute. Bordaren inguruan bazkaltzera geldituko dira irintarrak, eta musika ere lagun izanen dute arratsaldean.