Oinezkoendako pasabidea mustuta

Guaixe 2010eko uztailaren 5a

Ia urte hasieratik erabilgarri badago ere, aurreko ostegunean  mustu zuten oinezkoendako pasabidea. Horretarako izan ziren Irañetan, besteak beste, Laura Alba Herri Lan kontseilaria, Elma Saiz Gobernu Ordezkaria. Haiekin bildu zen Cristina Irigarai alkatea. Guztiek nabarmendu zuten trenbide gainean egindako oinezkoendako pasabideak haiendako segurtasuna handitzen zuela. Izan ere, orain arte autoendako tokia besterik ez zuen zubitik joan behar izaten zuten oinezkoek. Nafarroako Gobernuak lanaren egitasmoa ordaindu zuen eta ADIFek eraikuntza, guztira 746.000 euroko aurrekontua zuena. Herritik aterata, egungo zubiaren eskuin aldean eraiki da oinezkoendako pasabidea. Metro eta erdiko zabalera du. Aldapa luze bat da, gurpildun aulkiek gehiegizko abiadura ez hartzeko gora-beherak dituena. Ez irristatzeko zorua jarri dute, baita altura ezberdineko bi barandilla eta farolak ere.