Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ohiturari segituz, Santa Agedarekin batera ospatuko dute irintarrek ihotea. Siziliako martiriaren omenezko kantuak gaur, 20:00etatik aurrera abestuko dituzte Irañetan.Bihar, berriz, ihote ospakizunak izanen dituzten. Goiz-goizetik Atxun Zarkoa prestatzera bilduko dira irintar talde bat. Ihoteko protagonistaren prestaketa lanak despeditu ondoren mahaiaren inguruan eseriko dira, ardi tripotxak gosaltzera. Ondoren ihote segizioa kalez kale ibiliko da. Herriko neska ezkongabeen etxeetan geldialdia eginen dute eta haietan zintez edertutako ezpel paxoak utziko dituzte.Elkartean ihoteetako herri bazkaria hartuko du eta mahaitik jaikitzean herritik barna kalejiran ariko dira irintarrak. Haiekin batera Atxun Zarkoa eramanen dute, Uharte Arakilgo zanpantzarrak lagunduta. Protagonistaren patua berriro ere sutan bukatzea izanen da.Txuriz jantzita, bizkarrean zintak dituen atorrarekin, gerriko gorria eta txanoa dutela, hala ibiliko dira herrian barna ihote segizioa osatzen dutenek.