Asteburua kantu eta mozorro artean

Guaixe 2011ko otsailaren 10a

Aurreko ostiralean, eguraldia lagun haur, gazte eta heldu irintarrak Santa Agedaren omenez kantatzen ibili ziren kalez kale. 22 bat pertsonek osatutako abesbatza izan zen iluntzean bildu zena eta, ondoren, ehiztariekin batera afaltzera bildu zena. Larunbatean, berriz, ihoteak ospatu zituzten Irañetan. Ezkongabeko emakumeen etxeetan ezpel paxoak utzi ondoren 50 bat irintar izan ziren elkartean bazkaltzera bildu zirenak. Iluntzean Atxun Zarkoa paseatu eta su eman zioten.