Bertso udalekuak Irañetan

Guaixe 2011ko martxoaren 10a

Bertsozale elkarteak aurten ere udara partean gaztetxoek bertsolaritzaz eta aisialdiaz gozatzeko bertso udalekuak antolatu ditu. Bost txanda izanen dira eta uztailean eta irailean gauzatuko dira Bidarrain (Behe Nafarroa), Zerainen (Gipuzkoa), Arrazolan (Bizkaia), Zuhatzan (Araba) eta Irañetan.Izen emateko epea martxoaren 15ean zabalduko da eta maiatzaren 5a bitartean luzatuko da. www.bertsozale.com atariaren bitartez edo telefonoz Bertsozale Elkartera deituz (943 694 129).