Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Berri usaina dario Irañetako udaletxeari. Oraindik ere azken ikutuak eta altzariak falta direla astelehenean - mustutze ofizialak egiteko azken egunean-, mustu zuten udaletxe dotorea. Bertan izan ziren Irañetako alkate eta zinegotziak, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko zuzendari nagusi Pedro Pegenaute, Cedernako lehendakari Luis Garate eta teknikariak. Irañetako alkate Cristina Irigaraik erakundeen laguntza eta inplikazioa eskertu zuen. Aukera anitzeko gelaIrañetako udal taldea Cristina Irigaraik, Asier Lakuntzak, Mikel Armendarizek, Oscar Erizek eta Iñaki Jakak osatzen dute. Cristina Irigarai alkateak azaldu zigunez, "azken aldian herriko gazteak bertan geratzen ari dira eta, hortaz, premia berriak sortzen ari dira. Herritarrei eta bertako taldeei zerbitzuak eskaintzen saiatzen gara, baina horretarako lokalak behar dira". Helburu horrekin aurreko Estatu funtsekin lokal bat moldatu zuten. Mustu berri duten udaletxeak aukera berriak eskainiko ditu. Bestalde, orain arte udaletxea hartu duen eraikinak (garai bateko eskola) mediku kontsultategia eta ludoteka hartzen du. Hark ere berritzeko premia duela azaldu zuen.Cristina Irigaraik adierazi zigunez, apirilaren amaiera aldean herritarren aurrean mustuko dute udaletxea.Diru iturriakIrañetako Udalak 310.000 euroko inbertsoa egin du udaletxe berrian. Zaharberritzea finantzatzeko hiru diru iturri izan ditu. Beheko solairua egokitzeko estatuko funtsetik jasotako diru laguntza bideratu du (12.000 euro inguru). Lehen solairua egiteko 108.000 euroko laguntza izan du, 166.000 euroko aurrekontuaren % 70a, "aportazio maximoa" azaldu zuen Pegenautek. Toki Administrazioko zuzendari nagusiak nabarmendu zuenez, "Nafarroako Gobernuak herritar guztiengana iristeko ahalegina egiten du, herri handi nahiz txikietakoak izan". Azkenik, bigarren pisua egiteko Cederna-Garalurren laguntza izan dute. Erakundeak 60.000 euroko laguntza eman du, teknikarien esanetan inbertsio egitasmoetarako eman dezaketen laguntza maximoa. Cederna-Garalurreko lehendakari Luis Garatek azaldu zuenez, "landa garapena non, Cederna han dago". ErakinaUdaletxea hartuko duen eraikina jatorrian pilotalekua omen zen. XX. mende hasieran bi horma horien gainean fatxada dotoreko eraikina egin zuten. Vianako Printzea erakundeak babestutako eraikina da. 80ko hamarkadan egitura berritu zitzaion, baina orduz gero hutsik egon da. Ia 30 urteren ondoren, Irañetako udaletxea garai batean zuen tokira itzuliko da. Ignazio Azkarate arkitektoa eta Miguel Landaburu aparejadorea arduratu dira zaharberritze lanaz. Teknikariek azaldu zutenez, "eraikin originala kanpora irekita zegoen eta ezaugarri hori indartzeko ahalegina egin dugu". Eraikina zaharberritu eta irisgarri egin dute. BanaketaBeheko solairua: sarrera, komunak eta biltegia.1. solairua: udal bulegoak, idazkaritza eta artxiboa.2. solairua: erabilera anitzeko gela.