Eskenatoki berria urteroko bilerarako

Guaixe 2011ko apirilaren 15a

Irañetako Udalak, urtero egiten duen moduan, herritarren aurrean iazko kontuen berri emanen du. Horrekin batera, urtean zehar izandako gertaeren berri emanen du udalak. Irintzarrek galderak egiteko aukera izanen dute. Bilera, bihar, larunbata, 21:00etan izanen da udaletxe berriko goiko solairuan. Horren ondoren, herri afarian 75 bat pertsona bilduko dira. Ohi bezala, Irañetako Udalak etxe bakoitzeko pertsona bat gonbidatuko du. Afarira gehitu nahi izan dutenak beraiek ordaindu behar izan dute afaria. Udaletxe berriko beheko solairuan eginen da, elkartean egin beharrean. Eraikina deskubritzenUdaletxe berria ezagutzeko ate irekiak eguna antolatu da biharko. 14:00etan auzatea izanen da eta arratsaldean irintarrek udal eraikin berria bisitatzeko aukera izanen dute. 19:00etatik 20:00etara egur loteen zozketa eginen dute eta urteko auzolanen kontuak eginen dira.  ZaharraIrañetako udaletxe zaharrean udalak utzitako gela eta mediku kontsultategia daude. Cristina Irigarai Berazak, Irañetako alkateak esan digunez, udalak utzitako gela herriko amek eskatu dute. "Eguraldi txarra dagoenean umeekin han biltzeko, egoteko eta jolasten aritzeko".