Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenetik irintarrei udaletxe berrian ematen die zerbitzua udalak. Hura ezagutzeko larunbatean ate irekien eguna egin zen. Txoko guztiak bisitatzeko aukera izan zen,baita ospatzeko ere. Eguerdian eskainitako auzatean 60 bat irintar bildu ziren. Arratsaldean egur loteei eta auzolanei buruzko kontuak lotu zituzten eta ilunduta zegoela ekin zioten udal kontuen errepasoa egiteari. Horren ondoren, bildutakoek herriari buruzko proiekzio bat ikusteko aukera izan zuten. Hainbat argazkietan herriko bazkari, inauteri, KORRIKA eta bestelako ekitaldietako irudiak ikusteko aukera izan zuten. Herritarrendako une "hunkigarria" izan zela esan digute Irañetatik, "herriaz harro sentitzeko egun horietako bat". Afaltzera 100 lagun bildu ziren.