Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar, larunbata, Irañetako Txapel Azpi elkarteko bazkideen eguna ospatuko da. Sasoikoenak eta goiztiarrenak goizeko 8:00etan bilduko dira mendi ibilaldia egiteko. Andian dagoen Euskal Herriko erdigunera joanen dira. Joan-etorriarekin gosea eginen dute eta bueltatzen direnerako, 14:30ean, bazkaria prest egonen da. Haren ondoren, 17:00etatik aurrera, txikiak puzgarriekin gozatzeko aukera izanen dute. Helduek mus txapelketa azkarra jokatuko dute. DJ Markelen doinuak eta auzatea izanen dira borobiltzeko.