Elkartean bizi-bizi

Guaixe 2011ko maiatzaren 17a

Txapel Azpi elkartearen eguna ospatu zuten larunbatean irintarrek. Animatuenak, bost, Andia mendian dagoen Euskal Herriko erdigunera joateko saiakera egin zuten, baina behe-lainoak eta eguraldi kaxkarrak portu gainean buelta ematera behartu zituen. Behin herrian, haur eta gurasoak frontoian puzgarrietan jolasten ikusi zituzten. Arratsaldean ere han primeran pasako zuten. Elkartean, berriz, 61 bazkide bazkari ederraz gozatu zuten. Haietako 24 mus txapelketan aritu ziren gero. Auzateak gauerdira arte festari eusteko indarra eman zien.