Irañetako IV. Cross Country igandean

Guaixe 2011ko ekainaren 17a

Garagarrilaren 19an, igandearekin, IV. Irañeta Cross Countrya jokatuko da, Ziki-Team motoklubeko kideek antolatuta. Nafarroako txapelketarako baliagarria da aipatu proba, eta lasterketa 12:00etan hasiko da.Cross-country motoziklismo modalitate bat da, enduro eta motocrossaren arteko nahasketa bat. Zirkuitu itxi batean egiten da, baina ibilbidea motocrossarena baino luzeagoa da. Iraupen proba, finean. Irañetako proban juniorrak, seniorrak eta beteranoak ariko dira.Sakanan aipatu kirola praktikatzen duten hainbat pilotu daude, Irañetako proban lehiatuko direnak, eta zaletu asko dauka kirol honek. Uharteko probako informazioa jasotzeko 626 087 022 telefonora jo daiteke. Bestalde, irailaren 27an Irurtzunek ere Cross Country proba hartuko du, Pistones motoklub taldeak antolatuta.Ordutegia8:30etik 10:30era: Motorren kontrolak eta egiaztapenak.10:30ean: Errekonozimendu buelta.12:00etan: Lasterketa14:30ean: Sari ematea