Irurtzungo abesbatza Irañetan

Guaixe 2011ko ekainaren 17a

Irurtzungo abesbatzak kontzertua eskainiko du igandean Irañetan. Mezan San Migel goiaingeruari ongi etorria emanen diote kantuan. Ondoren, kontzertua eskainiko dute elizan bertan. Entzuleek gustura pasako dutela ziurtatu dute. Aste betean eskainiko duen bigarren kontzertua da. Igandean haien sorterrian, Irurtzunen abestu zuten eta ibilbidea hasi zutenetik bost urte alferrik pasatu ez direla erakutsi zuten. Itxura berriarekin sartu ziren leporaino beteta zegoen elizara, jantzi mustu berriak soinean zituztela. Herritarren gozamenerako kontzertu atsegina eskaini zuten. Bereziki arrakastatsuak izan ziren Te quiero (M. Benedettiren poeman oinarritua) eta Soon ah will be done beltz espirituala eta instrumentuekin batera abestu zituzten Mocedades taldearen Eres tú, Verdiren Nabucco eta Abba taldearen Chiquitita. Altsasuarrak DonezteberaAltsasuko Erkudengo Ama abesbatzak kontzertua eskainiko du bihar, 20:30ean, Donezteben. Larunbatean doneztebearrak Sakanan izan ziren eta bihar altsasuarrek bisita itzuliko dute. Inma Arroyoren zuzendaritzapean Erkudengo Ama abesbatzak kontzertu anitza eskainiko du, bereziki euskal folklorea abestuz. Kontzertua agurtzeko, Bustoren A tu lado eta Lertxundiren Herribehera abestuko dituzte Mendi abesbatzarekin batera.