Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean IV. Irañeta Cross Countrya jokatu zen, Ziki-Team motoklubeko kideek antolatuta eta Nafarroako Cross Country Txapelketarako baliagarria zena. Giro eta parte-hartze polita izan zen eta 42 pilotu sailkatu ziren. Cross-country motoziklismo modalitate bat da, enduro eta motocrossaren arteko nahasketa bat. Zirkuitu itxi batean egiten da - Irañetakoak 7,5 km zituen - , baina ibilbidea motocrossarena baino luzeagoa da. Iraupen proba, finean. Irañetako proban juniorrak, seniorrak eta beteranoak aritu ziren. Garailea Vicente Soldevilla seniorra izan zen. Helmugara hirugarrena heldu zen Josu Artola izan zen lehen juniorra. Marcos Beraza irintarra bosgarrena izan zen juniorretan, Iñigo Lizarraga 13.a eta Iñaki Berdud 20.a. Beteranoetan, berriz, Asier Iturrioz nagusitu zen eta Raul Andueza laugarrena izan zen.