Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Duela lau urte boto gehiago eskuratu bazituen, igandean UPN-PP koalizioak galdu egin zituen, 8. Hala ere, lehen indarra da zentro-eskuineko koalizioa Irañetan. Amaiur bihurtu da bigarren indarra eta haren atzetik Geroa Bai da hirugarren. PSN laugarren postura jaitsi da 8 boto galdu ondoren. I-Ek, Equok eta PUM+Jk boto bana eskuratu dituzte.Amaiur eta Geroa Bai batera nagusi dira Irañetan, UPN-PP eta PSN taldeak baino sei boto gehiago dituzte. Aurreko deialdiarekin alderatuta abertzaleek 5 boto galdu dituzte (NaBai eta abstentzioak 20 babes jaso zituzten). Bloke zentralistak, berriz, 16 boto egin ditu behera. Azkenik, Geroa Baik NaBaik baino boto bat gutxiago jaso du.