Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ihote irintarraren protagonistak, Aitun Zarkoa, bihar goizean gorpuztuko da. Irintar talde bat izanen da horretaz arduratuko dena. Lanak despedituta ardi tripotxak gosaltzera bilduko dira Txapel Azpi elkartean. Gosariarekin tripako zuloa berdinduta, ihote segizioko kideak, musika lagun, kalejiran ibiliko dira, ezkongai dauden emakumeen etxeetan ezpel adartxoz eta zinta batez bildutako paxoak utziz.Txuriz janzten dute ihotea ospatzen duten irintarrek, bizkarrean zintak dituen atorrarekin. Gerriko gorria eta zintadun txanoa dutela, hala ibiliko dira herrian barna.Irintar ugari bilduko dira elkartean antolatu den herri bazkarian. Iluntzearekin batera, trikitilariak eta Uharte Arakilgo zanpantzarra lagun, herrian barnako kalejira eginen dute, Aiton Zarkoa lagun dutela. Hark ezin izanen dio bere patuari ihes egin eta errondaren ondoren, sutan bukatuko du. Ondorengo afariarekin ospakizuna ordu txikiak arte luzatuko da.