Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irañetako Udala herriko ur biltegia berritzeko Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzaren zain dago. Pedro Beraza alkateak azaldu digunez, eurite handiak daudenean ura pixka bat iluntzen da. "Ur biltegi txikia dugu eta egokiago bat behar dugu". Eskaera egina du udalak, baina zain daude. Zain dauden bitartean, udalak beste lan batzuk eginen ditu. Hilerrirako sarbidean dauden eskailerak arranpa bategatik ordezkatuko dituzte. Horrela, hilkutxak hilerrira sartzeko errazago izanen delako eginen da arranpa. Horretaz gain, Irañetako Udalak udarako langile bat kontratatu du, 6 ordutara. Haren egitekoa sasiak kentzea, berdeguneak mantentzea, kaleen garbiketa, txipuak kimatzea eta beste izanen dira.