Etzi V. Cross Country lasterketa Irañetan

Guaixe 2012ko ekainaren 15a

Igandean, ekainaren 7an, Irañetak cross country lasterketa hartuko du goizeko 10:00etatik aurrera. Proba Ziki-Team motoklubeko kideek antolatu dute, Nafarroako Motoziklismo Federazioaren laguntzarekin. Hiru kategoriatan jokatuko da: juniorrak, seniorrak eta beteranoak. Cross-country motoziklismo modalitate bat da, enduro eta motocrossaren arteko nahasketa bat. Zirkuitu itxi batean egiten da, baina ibilbidea motocrossarena baino luzeagoa da. Iraupen proba, finean. Irañetako proban juniorrak, seniorrak eta beteranoak ariko dira. Sakanan aipatu kirola praktikatzen duten hainbat pilotu daude, Irañetako proban lehiatuko direnak, eta zaletu asko dauka kirol honek. Probako informazioa jasotzeko 626 087 022 telefonora jo daiteke. Ordutegia8:00etatik 9:30era: Motorren kontrolak eta egiaztapenak.10:00etan: Errekonozimendu buelta.11:30ean: Lasterketa14:30ean: Sari ematea