Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandetik larunbatera 12 eta 14 urte arteko 35 neska-mutil izanen dira Irañetan. Hego Euskal Herriko 4 probintzietatik etorrita Bertsozale Elkarteak antolatutako udalekutan parte hartuko dut, bertsolaritza modu ludikoan landuz. Hala, asteartean erronka egunean, proba bereziak izanen dituzte, eguna despeditzeko Julio Soto, Xabi Paya eta Sebastian Lizasorekin bertso afaria izanen da. Ostegunean, berriz, kantagintzari eskainitako eguna izanen da. Gaztetxoek kantuak sortuko dituzte eta Oskar Estangarekin batera musikatu eta grabatu eginen dituzte. Udaleku guztietan sortutako kantuekin diskoa osatuko dute. Uharte Arakilgo igerilekura ere joanen dira. Nahikari Ayo, Eñaut Uruburu, Oier Arbina, Amaia Iturriotz, Eneritz Arzallus, Malen Amenabar, Jone Larrinaga. Sukaldariak: Amaia Agirre eta Ainara Mancisidor izanen dira udalekutako begiraleak.