Ihoteetan Atxun Zarkoa protagonista

Guaixe 2013ko otsailaren 1a

Bihar 10:00etan ardi tripotxak gosaltzera bilduko dira irintarrak, eta gosaldu ondoren inauterietako pertsonaia, Atxun Zarkoa, prestatuko dute eta mozorrotu egingo dira. Txuriz jantziko dira, bizkarrean zintak dituztela, gerriko gorria eta zintadun txanoa jantzita. Segidan, musika lagun, kalejiran ibiliko dira, ezkongai dauden emakumeen etxeetan ezpel adartxoz eta zinta batez bildutako paxoak utziz. Ardikia bazkaltzera 50 irintar inguru bilduko dira. 18:00etan inauteri kalejira abiatuko da, gurdian Atxun Zarkoa eramanen dutela, eta trikiti doinuak lagun. Errondaren ondoren, sutan bukatuko du Atxun Zarkoak. Afariarekin ordu txikiak arte luzatuko da ihote ospakizuna.