Larunbatean Aibar-Oibarko Enduro lasterketa jokatu zen, Nafarroako Enduro Txapelketarako baliagarria eta euriak eta lohiak guztiz baldintzatu zutena. Hala ere jendetza bildu zen lasterketa jarraitera. Enduroak motokrossaren abiadura eta trialaren teknika nahasten ditu, bien arteko nahasketa da. Afizionatuetan Jesus Ansa nagusitu zen, seniorretan Josu Artola, beteranoetan Wenceslao Perez eta juniorretan Marcos Beraza irintarra. Berazak iaz Nafarroako Enduro Txapelketa irabazi zuen eta 7.a izan zen Espainiako Enduro Txapelketan, junior mailan.