Velascoren txakurrak sariak biltzen jarraitzen dute

Guaixe 2013ko ekainaren 18a

Alberto Velasco Sanchez txakur hazleak animaliekin sariak irabazten segitzen du. Duela hilabete Budapesten antolatutako nazioarteko lehiaketa batean Chelines in extremis izeneko lakeland terrier txakurrarekin aurreneko saria eskuratu zuen, beste batzuk ere eraman zituen. Igandean Uharte Iruñetik Irañetara ere lehen sariarekin bueltatu zen. Garaipen horrekin irintarraren txakurra Nafarroako onena izateko lehian sartu da. Maiatzean Tuteran izan zen lehiaketako sarituekin alderatu ondoren erabakiko da txapela, irailaren 8an jabearen buruan bukatuko duena. Bestalde, Uharte Iruñeko ekitaldian ere Bocalan Fundazioko kideak izan ziren, haien egitekoaren berri ematen.