Gaztetxoak Irañetako bertso udalekuan

Guaixe 2013ko uztailaren 19a

Etzi 12 eta 4 urte bitarteko 35 gaztetxo etorriko dira Irañetara, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak antolatutako bertso udalekuan parte hartzera. Hurrengo larunbatera arte egonen dira Irañetan eta tarte horretan euskaraz, aisialdiaz eta bertsolaritzaz gozatu ahal izaten dute bertsolariekin zuzeneko harremana izanez. Bertso afariaz gain, Irañetako egonaldian gaztetxoek bertsolaritzako puntako izenekin egoteko aukera izanen dute. Asteazkenean Eneko Fernandez eta Onintza Enbeita bertsolarien bisita hartuko dute udalekuan.Baina dena ez da bertsoa izanen, Oskar Estangarekin batera kantagintza ere landuko baitute. Irañetakoaz gain beste sei txanda antolatu ditu elkarteak eta bakoitzean kantu bat lantzen dute, gero guztien artean diskoa osatuz.