Duela urte bat izandako euriteen ondorioz, ubeldea gainezka jaitsi zen eta Irañeta iparraldean dagoen harri lubeta kaltetu zuen. Ondorioz, gainean dagoen eta Aralar aldera eramaten duen bidearen zati bat erortzeko moduan egon zen. Garilean berritu dute harri lubeta eta bidea. Irañetako Udalak 18.000 euro inguru jarri zituen lanak ordaintzeko, Toki Administrazio Departamentuak 33.341. Aurretik Ebroko Ur Konfederazioak eta Landa Garapen Departamentuak laguntzak ukatu zituzten.