Igandean I. Andosillako Cross Country lasterketa jokatu zen Andosillan, Club Motor Andola taldeak antolatuta. 57 motorrek hartu zuten parte, horietatik 33 junior mailan, 12 seniorretan, 6 beteranoetan eta 6 afizionatuetan. Maila absolutuan Jose Julian Escalada izan zen 8 km-ak osatzen lehena (bi ordu pasatxo). Junior mailan Marcos Beraza irintarra izan zen txapelduna.