Autotik erreskatatuak

Guaixe 2014ko martxoaren 27a

Atzo Arakil ibaiak gainezka egin zuelako Uharte Arakilen moztu egin zuten Irañetarako errepidea.

Irañeta eta Uharte Arakil lotzen dituen errepideko zubi ondoko pista batetik zihoazen auto bateko bi gizonak (71 eta 38 urte) erreskatatu behar izan zituzten atzo. 16:02an izan zen. Ubeldeak gainezka egin zuen eta urpean zegoen pista batetik autoarekin pasatzen saiatu ziren. Ibilgailua ez atzera ez aurrera gelditu zen eta bitartean ur maila azkar igotzen ari zen. Bi gizonak autotik atera ahal izan zuten eta tokian bertan artatu zituzten. Hipotermia zantzu arinak zituzten. Traktor baten laguntzaz irintarrek autoa atera ahal izan dute. Ezbeharraren tokira Foruzaingoa eta suhiltzaileak gerturatu ziren.