Igandean Irañetako Enduro proba antolatu zuen Moto Club Ziki Team taldeak. Enduroak motokrossaren abiadura eta trialaren teknika nahasten ditu, bien arteko nahasketa da. Pilotu ugari lehiatu ziren eguzkipean eta motor festa polita izan zen Irañetakoa.
Beteranoetan Egoitz Peñagarikano gailendu (20:24) zitzaion Alberto Maciasi. Alain Zubieta 8.a izan zen. Seniorretan, trofeoan, Igor Camino izan zen txapelduna (19:10), Aitor Barandiaran eta Unai Mugikaren aurretik. Migel Angel Perez 5.a izan zen. Seniorretan, txapelketan, Borja Nieto (18:05) izan zen lehena, Marcos Beraza irintarraren aurretik. Josu Artola 4.a eta Jon Otamendi 7.a sailkatu ziren. Juniorretan, trofeoan, Urko Garmendia izan zen onena (19:54). Eta juniorretan, txapelketan, Luis Rey nagusitu zen (19:54). Iker Mintegi 2.a izan zen.