Bertso Udalekua Irañetan

Guaixe 2014ko uzt. 7a, 08:10
Bertsoa sustatuz bertsoarekin jolas egitea da helburua

Euskal Herriko Bertsolari Elkarteak 17. aldiz antolatu ditu Bertso Udalekuak. Gaurtik igandera 12 eta 14 urte arteko 35 gaztetxo Irañetan izanen dira. Aurreko edizioetan bezala, bertso afaria eta Nerea Elustondo eta Aitzol Barandiaran bertsolariekin jolasteko, hitz egiteko eta bertsotan aritzeko aukera izanen dute. Aurrekoetan bezala, gaztetxoek kantak sortuko dituzte egonaldi irintarrean. Egiteko horretan Oskar Estangaren laguntza izanen dute. Udaleku guztietako kantuekin diskoa onduko dute. Euskal Herri guztiko gazteek parte hartzen dutenez, euskalki aniztasuna da udalekuen ezaugarrietako bat.