Agorrila aurreko hiru igandeetan erromeria bana izaten da Irañetan. Hilaren 13an San Gregorio ermitako mezan elkartu ziren irintarrak. Igandean, berriz, San Migel Berri ermitaren txanda izan zen. Etzi, aldiz, San Pedro Martir ermitaren txanda beharko luke, baina hura eroria dagoenez, Basabeko bordan egiten dute elizkizuna. Ondoren udalak gazta, txistorra eta ardoz hornitutako otamena eskaintzen du.
Irintarrek euren erromeria aldia agorrilaren 3an despedituko dute. Egun horretan Aralarko santutegian izanen da meza eta ondoren han geldituko dira bazkaltzera.