Ur biltegia berritzearenak itxaron beharko du

Guaixe 2014ko irailaren 17a

Erantzun hori eman zion duela hilabete Nafarroako Gobernuak Irañetako Udalari. Aldeak elkartu ziren bileran foru administrazioko ordezkariek jakinarazi zuten 2015etik aurrera, eta lau urteko toki azpiegitura planean jasotako lanak despeditzean aztertuko zutela irintarren eskaera.

Ur biltegia txikia eta zaharra da eta berritzeko premia du. Lan hori diru-laguntzarik gabe ezin du egin eta horregatik jo du Irañetako Udalak Nafarroako Gobernura finantzazio bila. Heldu den urtean berritu nahi zuten. Horregatik, Irañetako Udalak  lanen proiektuaren erredakziorako diru-laguntza eskatu asmo zuen.

Bestalde, Irañetako Udalak aurretik egindako herri lanak ordaintzeko eskatutako maileguak ordaintzeko 30.254 euro bideratu ditu.