Txerrikia Korrika-ren aurretik

Guaixe 2015ko mar. 5a, 11:37
Txistorrak ere egin zituzten.

Larunbatean txerrikiari emanak ibili ziren irintarrak. Korrika-ko kilometro bat erosteko antolatutako jardueren ardatza txerria izan baitzen. Goizean hildako txerria zatikatu eta txistorrak eta odolkiak egitera elkartu ziren hainbat herritar. Gosaria ere izan zien. Gauean, berriz, 45 bat izan ziren Txapel-Azpi elkartean afaltzera giro ederrean elkartu zirenak.