Zirika Zirkusendako aipamena Xixonen

Guaixe 2015ko mar. 5a, 17:58

Pasa den astean, otsailaren 22 eta 27 artean, Xixon Feten azokaren egoitza izan zen, atzera ere. Haurrendako arte eszenikoen ikuskizun mordo bat programatu ziren. Irañetan egoitza duen Zirika Zirkus taldeak Txarlestrup ikuskizunaren hiru emanaldi egin zituen (astelehenean, asteartean eta ostegunean). Eguraldiak ez zuen Feten azoka lagundu eta kale ikuskizun guztiak ezin izan ziren eman. Hala ere, Zirika Zirkus taldea epaimahaiaren aipamen batekin bueltatu da Irañetara.

Ikuskizunaz
Zirika Zirkus-ek 2012ko maiatzaren 19an mustu zuen Txarlestrup ikuskizuna, Irañetan. Ikuskizunean musikak, txarlestonak, aparteko garrantzia du. Hala ere, lau antzezleak hainbat diziplinatan aritzen dira emanaldian: dantza, akrobaziak, clown antzerki teknika eta musika.