Bake epailearen kargua betetzeko deialdia

Guaixe 2015eko martxoaren 12a

Irañetako Udalak bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak betetzeko deialdia egin du. Interesa dutenek euren eskaerak bihartik aurrera aurkez ditzakete Uharte Arakilgo udaletxean. Eginkizun horretarako hamabost eguneko epea dago zabalik.